XIV. Bertso Derbia: kiroltasunaren ispilu kulturala!

Athletic vs Reala. Zurigorri vs Txuriurdin. Jon Maia, Onintza Enbeita eta Xabi Paia vs Andoni Egaña, Maddalen Arzallus eta Amets Arzallus.

Barikuko partiduaren aurretik sei bertsolariek nork bere talde kuttunaren alde kantatuko dute Bilboko Poza kalean, San Mamesen kanpoaldean eta baita zelaian bertan ere, Amaia Agirre gai emaile dutela. Ea honelako kultur derbiak ugaltzen diren, lehen mailan 5 euskal talde ditugunez gero!

Informazio gehiago Athleticen eta Realaren webguneetan.