ASKATU GOGOA ETA IDATZI BERTSO MORDOA!!!

Iritsi da teklatu aurrean eroso para eta bertso eder batzuk idazteko ordua. Zeuk nahi duzun gaiari, zeuk nahi duzun bertso moldean, zeuk nahi duzun heldulekutik... ALBEk antolatutako BALENDIN ENBEITA bertsopaper lehiaketaren XIII. edizioak emango dizu aukera. Hortik gorakoa zeure kontu!

Zure bertsoen begira lotzen gara...

 

Edozein gai, neurri edota doinu erabiliz, nahi beste bertso-sorta bidaltzeko aukera daukazu irailaren 30erarte. Adinaren arabera egin dugu banaketa: 18 urtetik beherakoek gazteen mailan hartuko dute parte, 18 urtekoek edo gehiagokoek helduen mailan. Urte amaieran, ALBE GALA ekitaldian hiru sari banatuko dira maila bakoitzeko, adituen epaimahi batek lan guztiak aztertu eta berrikusi ondoren.

Zeren zain zaude ba? Hartu arkatza, boligrafoa, luma, ordenagailua edota idazmakina eta ekin bertsoak asmatzeari! 

 


OINARRIAK:

PARTE HARTZAILEAK:

Lehiaketa honetan edonongo bertso-jartzaileek har dezakete parte. Adinaren arabera, maila bi bereizi ditugu.

  • Helduak: 18 urte edo gehiagokoak.
  • Gazteak: 17 urtera artekoak.

 

EGIN BEHARREKO LANA:

Bertsoen gaia, neurria eta doinua libreak dira parte hartzaile guztientzat.

  • Helduek: parte hartzaile bakoitzak gutxienez 8 bertso egin behar ditu, eta gehienez 12.
  • Gazteek: parte hartzaile bakoitzak gutxienez 6 bertso egin behar ditu, eta gehienez 10.

Parte hartzaile bakoitzak nahi beste bertso-sorta aurkez dezake.

 

EPEA ETA BALDINTZAK:

  • Lanak jasotzeko azkeneko eguna 2019ko irailaren 30a izango da.
  • Bertso guztiek berriak izan behar dute, hots, beste inon saritu edo argitaratu gabeak.

 

SARIAK:

Helduentzat:

  • 1. saria: txapela, 1.000€ eta garaikurra.
  • 2. saria: 700€ eta garaikurra.
  • 3. saria: 400€ eta garaikurra.

Gazteentzat:

  • 1. Saria: txapela, 300€ eta garaikurra.
  • 2. Saria: 200€ eta garaikurra.
  • 3. saria: 100€ eta garaikurra.

Bertso jartzaile batek ezingo du sari bat baino gehiago jaso; halandaze, lortzen duen saririk handiena emango zaio.

 

NORA ETA ZELAN BIDALI:

Bertsoak posta arruntez zein posta elektronikoz bidal daitezke.

  • Posta arruntez bidaltzekotan, bertsopaperean ez du egilearen izenak agertu behar. Bertso-sorta bakoitza izengoitiz sinatuko da eta egilearen izen-abizenak, jaioteguna, helbidea eta telefonoa/e-maila beste gutunazal batean sartuko dira, kanpoaldean izengoitia ageri dela. Gutunazal bietan bertsogilea zein ataletara aurkezten den zehaztu behar da.

Hona hemen gure helbidea:

BALENDIN ENBEITA XX. SARIA
ALGORTAKO BERTSOLARI ESKOLA (ALBE)
Martikoena 16, 2. Solairua.
48992 GETXO
  • Posta elektronikoz bidali gura badira, PDF formatuko dokumentu bi bidali behar dira. Batean bertso sorta bera eta goitizena; eta bestean, goitizena eta norberaren xehetasunak. Hona hemen gure helbide elektronikoa:  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

EPAIKETA ETA SARIA EMATEA:

  • Epaimahaia ALBEk izendatuko du eta sariak urte amaieran izan ohi den ALBE GALA ekitaldian emango dira.
  • Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.
  • Epaimahaiak sariren bat jaberik gabe utz lezake; bai eta akzesit bat edo beste eman ere, hala iritziz gero.

 

LANEN JABETZA ETA BESTELAKOAK:

  • ALBEk izango du saritutako lanak argitaratzeko eskubide osoa, eta bera izango da saritutako zein argitaratutako lanen jabe.
  • Lehiaketa honetan parte hartzeak arau hauek guztiak onartzea dakar.

Arautegi honetan jasotzen ez den edozein gorabeheratan, ALBEk izango du erabakitzeko eskumena.


Lehiaketari buruzko informazio gehiago gura izanez gero, hona hemen harreman bideak:

Telefono zenbakia: 605 704 385

E-maila: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.