ALBEk ere Klika!

Asteazkenean iritsiko da Korrika Uribe Kostara eta Algortara, eta ALBEko kideok1544B kilometroan zehar eramango dugu lekukoa.
Zatoz zeu ere!

 Jare Torralbak eta German Kortabarria ALBEkideek eramango dute lekukoa. Aiboako BM supermerkatuaren parean jasoko dute lekukoa, eta bertso-eskolako gainontzeko lagunok ere bertan batuko gatzaizkio 21. Korrikari. 22:00ak inguruan iritsiko da lekukoa gure kilometroaren hasierara, baina hitzordua 21:30etan jarriko dugu, lekukoak ez gaitzan hotz harrapatu.

Eta ohitura den moduan, ez da bertsorik faltako! Zatoz zeu ere!