XABAT ILLARREGI TXAPELDUN XVIII. ABRA SARIAN

70 bertsozale inguru bildu ziren Azebarri kulturgunean jokatutako XVIII. ABRA SARIA ikusteko. Unai Mendiburuk gidatuta, kantuan aritu ziren, Naroa Torralba, Aitor Ugarte, Elixabet Etxandi, Gorka Pagonabarraga, Ane Peñagarikano eta Xabat IllarregiAzken honek irabazi zuen sariketa buruz burukoa Gorka Pagonabarragarekin jokatu ostean. Zorionak txapeldunari eta gainontzeko bertsolariei!

Lehenik zortziko handian eta gero txikian binaka aritu ziren gero; puntu-erantzunetan eta ondor en; berriro ere binaka, koplatan trikitixaren laguntzaz. Buruz burukoan, Sei puntuko motzean binaka aritu ziren eta kartzelan bi ariketa egin behar izan zituzten: lehenik sentsazio bat sentiarazi behar izan zioten entzuleari eta ondoren gai baten inguruan hiru bertso kantatu.

Horrela geratu zen XVIII. Abra Sariko sailkapena:

1. Xabat Illarregi  129,5 puntu bigarren atalean (219 puntu lehen atalean)

2. Gorka Pagonabarraga 117 puntu bigarren atalean ( 220,5 puntu lehen atalean)

3. Aitor Ugarte 218,5 puntu

4. Ane Peñagarikano 197,5 puntu

5. Elixabet Etxandi 195 puntu

6. Naroa Torralba 168,5 puntu 

Epaile lanetan Martin Aramendi, Ainhoa Aizpurua eta Joseba Santxo aritu ziren eta  idazkari lanetan Arkaitz Gomez.

Argazkiak eta saioaren hautaketa zabala, laster eskuragarri.