XVII. ABRA SARIKETA

Urteroko legez, ABRAko urek aukera emango diete Euskal Herriko sei bertsolari gazteri, bertso-itsasoan igeri eginda, olatu egokia hartu eta plazetaraino iristeko. ABRA SARIAren hamazazpigarren edizioa dugu honakoa, eta aurrekoetan bezalaxe, bertsolari gazteak izango dira protagonista.

Hona hemen nortzuk ibiliko zaizkigun aurtengo txapelaren bila: Ander Ucelay (Artzentales), Aroa Arrizubieta (Gasteiz), Beñat Mujika (Donostia), Kerman Diaz (Urruña), Lurdes Ondaro (Munitibar) eta Mikel Lasarte (Barañain).

Euskal Herri mailako lau epailek osatuko dute epaimahaia: Eneko Bidegain (Baiona), Ainhoa Aizpurua (Gasteiz), Martin Aramendi (Ataun) eta Joseba Santxo (Getxo). Idazkari-lana Arkaitz Gomezek egingo du.

Ekitaldia otsailaren 9an izango da, bertso-afari baten bitartez (15€). Bertso-afaria Algortako LA DUPLA jatetxean izango da, 20:30ean hasita, eta komeni da izena lehenbailehen ematea, jarleku kopurua mugatua baita. Aukera bikaina, beraz, indartsu datozen bertsolari gazteei pultsua hartzeko, Ereaga hondartzaren txoko eder honetan. Etortzeko ustea badaukazu, deitu edo emaildu lehenbailehen.

 

Eguna: Otsailaren 9a, ostirala

Ordua: 20:30etan afaria

Tokia: La Dupla jatetxea

Bertsolariak:

- Ander Ucelay (Artzentales)

- Aroa Arrizubieta (Gasteiz)

- Beñat Mujika (Donostia)

- Kerman Diaz (Urruña)

- Lurdes Ondaro (Munitibar)

- Mikel Lasarte (Barañain).

Epaileak:

- Eneko Bidegain

- AInhoa Aizpurua

- Martin Aramendi

- Joseba Santxo

Afaria: 15€ (Langabetuentzat 12€ eta gazteentzat (18 urtetik behera) 10€)

Izen-ematea: - Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora mezua bidaliz edo 605 70 43 85 telefonora deituz edo idatziz.