BERTSO JAIALDI MUNDIALA DATOR, NOBEDADE ETA GUZTI!

Zuen tokietara, prest, ja!!! Hemen da Bertso Jaialdi Mundialaren 26. edizioa! Uztailaren 10ean, 19:00etan, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Onintza Enbeita, Joanes Illarregi, Paule Loizaga eta Sustrai Colina bertsolariak Algortako Muxikebarrira etorriko dira, gurekin olgatzera, gurekin bat egitera, eta euren hitz eta doinuekin gure gogo-belarriak liluratzera. Etorri urtean behingo bertso festa erraldoi honetara. Ez zaizu damutuko!

 

Ezinbestekoa izango da gonbidapena. NOBEDADEA: gonbidapenak Internetez eskuratu daitezke etxetik mugitu barik, www.bertsosarrerak.eus atarian. Bertsolariak, baina, ez dizkizugu etxera eramango. 

Gurpil-aulkidun eta mugikortasun urriko pertsonentzako gonbidapenak lortzeko, jarri ALBErekin harremanetan: 605704385 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.