Hemen da BALKOITIK BALKOIRA bertso saio mitikoaren XXVI. edizioa

Hogeitabost urte igaro dira Egañak eta Lizasok Algortako San Nikolas plazako balkoietatik kantatu zutenetik. Aurten, ekainaren 14an, 21:30ean, Maialen Lujanbio eta Etxahun Lekue bertsolariek kantatuko dute Algortako Portu Zaharreko Etxetxu plazako balkoietatik. Gonbidatuta zaudete bertso historia eder honen parte izatera!