Ostegunean Sopelan eta Aulestin jokatuko dira kanporaketak

Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea aurrera doa eta hiru saio baino ez dira falta. Maiatzaren 18an, ostegunean, Sopelan eta Aulestin jokatuko dira kanporaketa saio bana, 18:30ean. Sarrerak 3€ balio du eta bertsosarrerak.eus atarian eskura ditzakezu. 

Sopelako saioan Ander Elorriaga ArestiAnder Ezeiza AranaIker Uriarte UrrutiaKoldo Muñiz AldamizetxebarriaMikel Goiriena Larrazabal eta Mikel Retolaza Etxebarria bertsolariak lehiatuko dira Kurtzio kultur etxean. Gaiak Idoia Anzorandia Kareagak jarriko ditu.

Aulestin Asier Galarza GaraiBittor Salterain EtxebarriaGarazi Navarro UgarteburuIon Barrocal BesgaJulen Ibarguengoitia Ordorika eta Lurdes Ondaro Mallea bertsolariek kantatuko dute herriko aretoan, Amaia Ugalde Begoña gai-jartzaielaren gidaritzapean.

Informazio gehiago Bizkaiko Bertsozale Elkarteko webgunean daukazu eskuragai.

 

BBT udaberria SopelaBBT udaberria Aulesti