Maiatzean jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen fasea

Hastear da Udabarria Bertsotan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea. Maiatzean zehar 8 saio jokatuko dira 48 bertsolarirekin. Lehenengo kanporaketa saioak maiatzaren 4an jokatuko dira Urduliz eta Durangon, 18:30ean. Sarrerak 3€ balio du eta bertsosarrerak.eus atarian eskura ditzakezu. 

Urdulizko saioan Aissa Intxausti Aburruza, Beñat Bilbao Landa, Igor Galarza Intxausti, Illart Gumuzio Larrazabal, Jone Larrinaga Dañobeitia eta Maider Altuna Urbina bertsolariak lehiatuko dira herriko kultur etxean. Gaiak Beñat Vidal Gurrutxagak jarriko ditu.

Durangon Araitz Katarain MugarzaArkaitz Zipitria MendizabalBikain Urkiri EtxebarriaImanol Arrutia AzkuetaPeru Irastortza Santxo eta Unai Mendiburu Valor bertsolariek kantatuko dute, Plateruena Kultur Aterpean, Itxaro Juaristi Olaetxea gai-jartzaielaren gidaritzapean.

Informazio gehiago Bizkaiko Bertsozale Elkarteko webgunean daukazu eskuragai.

 

BBT udaberria UrdulizBBT udaberria Durango