NEREA IBARZABAL ETA MIREN AMURIZAREKIN BERTSO BAZKARIA ALGORTAN

Apirilaren 22an bertso bazkari klasikoa egingo dugu Algortako Patxeko Etxean. Bapo bazkaldu ostean, Nerea Ibarzabal eta Miren Amuriza bertsolarien etorriak gairik gai eramango gaitu bertso bidaian. Animatu eta eman izena lehenbailehen, tokia mugatua baita!

 

Bazkaria 14:00etan izango da Algortako Patxeko Etxea tabernan. 20€ko menu ederra eskaini digute: hasteko, urdaiazpikoa, entsalada eta kroketak izango ditugu. Bigarren platerean bi aukera egongo dira, entrekota edo bakailoa pil-pilean, eta amaitzeko, etxeko gazta tarta. Aukera begatarianoa ere egongo da, izena ematean zehaztuz gero.

Izena emateko deitu 605 704 385 telefonora edo idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera. Izena ematerakoan, bigarren platererako okela ala arraina hartuko den zehaztu beharra dago. On egin!