BERTSO URTE BERRIA ONDO HASTEKO: ALBETI BAT BAZKARIA!

Iazko ekimenaren arrakasta ikusita, aurten ere egingo dugu ALBEti bat bazkaria urtarrilaren 14an (zapatua) eta Algortako Azebarri Kultur Txokoan. Anima zaitez eta eman izena lehenbailehen!
Bazkalaurrean baxoerdi pare bat hartuko dugu inguruko tabernetan, eta okasiorako jarritako bertsopaperak ere abestuko ditugu. Geraldia Salem tabernan egingo dugu 13:00etan
Bazkaria 14:30ean izango da, eta bazkalostean bertso gehiago, askotariko formatu jolasti eta entretenigarritan. Bertso giroko bazkari eder honek ez dauka beste asmorik hango eta hemengo, lehengo eta oraingo bertsozale eta bertsolariak aldarterik onenean elkartzea baino. Ekimena izan bedi, beraz, bertso urte oparo baten txupinazoa!
 
Izena emateko:
605704385
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.