Azaroaren 13an bertso jira musikatua egongo da Lemoizen

Euskaraldiari harrera egingo diote Lemoizen, igandean, azaroaren 13an. 12:00etan aurkezpen ekitaldia egingo da, eta 12:30eanUrizar auzoan zehar bertsotan izango ditugu Jone Uria eta Unai Mendiburu ALBEko bertsolariak, herriko trikitilarien laguntzaz. Anima zaitezte!

Lemoizen Euskaraldiaren inguruan egingo diren ekitaldiak osatzeko, azaroaren 13an pala topaketa egongo da Urizar frontoian, eta azaroaren 20an 12:00etan Txorotxaranga eta 18:00etan taberna ibiltaria egongo dira Armintzako auzoan.