Uztaileko plazetan kantari dabiltza ALBEko bertsolariak

Udan bete-betean sartuta gaude, eta ALBEko bertsolariak ere gogoz murgildu dira uztaileko plazetan. Ez da kasualitatea, bertso jaialdi mundiala, bertso maratoia eta jaietako bertso saio ugaritan egongo dira kantuan:

Jone Uria Albizuri: uztailaren 7an Lepazpin, 10ean Zaldibarren, 13an Getxon, 15ean Barakaldon, 17an Zornotzan eta 31n Getxon.

Imanol Uria Albizuri: uztailaren 15ean Sopelan eta 29an Getxon.

June Diaz Franco: uztailaren 29an, Getxon.

Paule Loizaga Legarra: uztailaren 30ean, Getxon.