KORRI ALBEREKIN, JOLASTEN HITZEKIN!

Ostegunean iritsiko da Korrika Uribe Kostara eta Algortara, eta ALBEko kideok 1737. kilometroan zehar eroango dugu lekukoa.

Parejatu zaitez zeu ere!

Lekukoa 7:26an helduko da gure kilometroaren hasierara, Gobela ikastola pasatuta, baina 7:00etan gara bertan elkartzekoak.  BeñatPeru eta Inazio Vidal Gurrutxaga anaia bertsolari ALBEkideek eroango dute aurten lekukoa, eta bertso-eskolako gainerako lagunok ere bertan izango gara 22. Korrikari harrera egiteko, eta Vidal-Gurrutxagatarrekin batera kilometroa korritzeko. Bertsorik ez da faltako, jakina!