ALBEko 8 bertsolari txapelaren lehian

2020an jokatzekoa zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketa urriaren 3an hasiko da.  Txapelketan parte hartuko duten 44 bertsolarietatik, 8 ALBEko kideak dira: Jone Uria, Unai Mendiburu, Arrate Illaro, Imanol Uria, Inazio Vidal, Paule Loizaga, Peru de Pedro eta Peru Vidal

Txapelketa honen sailkapen fasea iaz jokatu zen, baina azkenean kanporaketak, finalaurrekoak eta finala bertan behera uztea erabaki zen, pandemiaren egoera ezegonkorregia zelako.

Aurten urriaren 3an hasiko diren kanporaketetan, iazko sailkapen fasean sailkatuko dira, aurreko txapelketako finalaurrekoetatik datozenekin. ALBEkoen kasuan, Inazio, Paule, Peru Vidal eta Peru de Pedro. Finalaurrekoetan, aurrera pasatzen direnei, aurreko txapelketako finalistak batuko zaizkie, tartean, ALBEko Jone Uria.

Finala abenduaren 18an jokatuko da. Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean.