Erromoko Olentzero Bertso Paper Txapelketa hasi da!!

Gabonak gai hartuta, 15 urtetik beherako gazteek bertsoak idatzi eta Erromoko Olentzero 2020ren antolatzaileek sortutako txapelketara aurkeztu ahalko dituzte. Epea abenduaren 20an, igandean, bukatuko da. Irabazleek, sari interesgarriak jasotzeaz gain, abenduaren 24an streming bidez egingo den saioan haien bertsoak irakurriko dituzte. Anima zaitezte!

Erromoko Jai Batzordeak, Zasi Eskola dantza taldeak eta Ziztu Bizian eskaut taldeak Olentzeroren etorrera ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte abenduaren 24rko. Horien artean, ALBErekin elkarlanean antolatutako bertso paper txapelketa dago. Hauexek dira txapelketaren oinarriak:

Parte hartzaile bakoitzak 4 eta 8 bertso artean aurkeztu ditzake, "gabonak" gaiaren inguruan. Aurretik publikatu gabeko bertsoak izan beharko dira.

GAIA: Gabonak

NEURRIA ETA DOINUA: Librean

KATEGORIAK: 

  • 10-12 urte bitartekoak
  • 13 eta 14 urtekoak

SARIAK:

  • 1.SARIA: 50€-ko bonoa Erromoko dendetan
  • 2.SARIA: 30€-ko bonoa Erromoko dendetan

Sari hauez gain, kategoria bakoitzeko irabazleek abenduaren 24an streaming bidez emitituko den bertso saioan haien bertsoak irakurtzeko aukera izango dute. Bertso saioari buruzko informazio gehiago hemen.

Parte hartzaileek abenduaren 20ra arte daukate bertsoak Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bidaltzeko. Anima zaitezte eta parte hartu!