Zatoz bermuta gurekin hartzera onlineko bertso saio honetan!

Etxetik Etxera ekimenaren hurrengo saioa izango dugu apirilaren 5ean, igandea. 13:00etatik hasita, Jone Uria eta Aitor Sarriegi bertsolariek ibilbide birtuala egingo dute Euskal Herriko tabernetatik. Nahi duzuen pintxo eta edariak hartu eta zatozte gurekin poteatzera etxeko egongelatik atera gabe!

Bertsolariek poteo birtuala egingo dute hurrengo tabernetan:  Salem (Algorta), Irizar (Beasain), Parral (Gasteiz), Meson de la Navarreria (Iruñea), Zinka (Maule) eta Euskal etxea (Bartzelona).

Zuzeneko saioa Etxetik Etxeraren kanalean egongo da ikusai, hemen