Taldekako Xilaba: Baionako saioa

Aurtengo Taldekako Xilabaren lehenengo finalaurrekoa azaroaren 1ean izan zen Baionan, Zizpa gaztetxean. HASTA LA 2TORIA taldeak (Elixabet Etxandi, Lur Renteria, Maddi Sarasua, Odei Renteria eta Leire Laskaraik osatua) eta 4KOPLASARA taldeak (Ellande Alfaro, Amets Arzallus, Julene Etxeberri eta Landa Etxeberrik osatua) umorez eta bertso ederrez betetako saioa egin zuten, baina azkenean batek irabazi behar eta epaimahaiak HASTA LA 2TORIA izendatu zuen irabazle

Saioak ikusteko sakatu hemen.