
Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren hirugarren saioa urriaren 5ean jokatu zen, 17:00etan, Mungiako Olalde aretoan. Saioa Jon Amezaga Fernandez gai-jartzaileak gidatu zuen, eta honetan ere aretoa bertsozalez bete zen. Unai Mendiburuk irabazi zuen, zuzenean Abadiñoko finalaurrekora sailkatuz., eta puntuazio honela geratu zen:
| Unai Mendiburu | 464.00 |
| Imanol Uria | 458.00 |
| Maite Sarasola | 458.00 |
| Josune Aramendi | 425.50 |
| Ander Ucelay | 418.50 |
| Peru Vidal | 417.50 |
Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean duzu ikusgai