
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren saioa urriaren 4an jokatu zen, 17:00etan, Lekeitioko Ikusgarri zineman. Txaber Altube nagusitu zen, Abadiñoko finalaurrekora zuzenean sailkatuz.Sarrerak agortuta eta aretoa beteta kantatu zuten saioko sei bertsolariak, Idoia Anzonandia Kareaga gai-jartzaileak gidatuta, eta honela geratu ziren saioko puntuazioak:
| Txaber Altube | 480.00 |
| Lurdes Ondaro | 458.00 |
| Iruri Altzerreka | 444.50 |
| Jone Larrinaga | 432.50 |
| Iker Uriarte | 422.50 |
| Beñat Bilbao | 416.00 |
Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean duzu ikusgai.