
Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren lehen saioa irailaren 28an jokatu zen, 17:00etan, Urdulizko kultur etxean. Aitor Bizkarrak irabazi zuen eta zuzenean Zeanuriko finalaurrekora sailkatu zen. Sei bertsolariak areto betearen aurrean lehiatu ziren, Beñat Vidal Gurrutxaga gai-jartzaileak gidatuta, eta azkenean horrela geratu ziren saioko puntuazioak:
| Aitor Bizkarra | 518.50 |
| Izaro Bilbao | 451.00 |
| Mikel Retolaza | 447.00 |
| Koldo Gezuraga | 446.50 |
| Garazi Navarro | 445.00 |
| Garikoitz Sarriugarte | 411.50 |
Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean duzu ikusgai