Taldekakoa 2024: Zornotzako kanporaketa

 

Apirilaren 28an jokatu zen 2024ko Bizkaiko Taldekako Bertsolari Txapelketako azkenaurreko kanporaketa. Bi saio jokatu zituzten Larrabetzuko Itallen eta Zornotzako Bertso Oskola taldeek, 12:00etan Tomasa tabernan eta 13:30ean Urtza tabernan. Herriko taldeak lortu zuen maiatzaren 25ean Arrigorriagan jokatuko diren finalaurrekoetara sailkatzea.

 

Itallen taldearen kideak Etxahun Lekue, Sergio Peña, Patxi Gaztelumendi, Leire Etxebarria, Joseba Ortuzar, Peru Berazategi, Julen Gaztelu eta Iskander Euba dira.

Eta Zornotzako bertso oskola taldea Alain Barañano, Ander Aldazabal, Ander Gerrikaetxebarria, Ane Alegria, Beñat Alonso, Beñat Romero, Iñaki Iza eta Xabier Irakulis kideek osatzen dute. 

 

Azken kanporaketa maiatzaren 3an egingo da Iurretan, Urruxarrak eta Zapatilapeko txikliek taldeen artean.

Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean duzue ikusgai.