Taldekakoa 2024: Algortako kanporaketa

Taldekakoa Algorta 1

 

Apirilaren 17an jokatu zen 2024ko Bizkaiko Taldekako Bertsolari Txapelketako laugarren kanporaketa. Bi saio egin ziren, lehenengoa Salem tabernan eta bigarrena Azebarri kultur txokoan, eta kantuan bertako Karidadeko masokistak eta Lea Artibaiko LeartiBai+ taldeak izan ziren. Puntu gutxiko diferentzia egon zen arren, azkenean LeartiBai+ taldeak egin du aurrera eta maiatzaren 25ean Arrigorriagan jokatuko diren finalaurrekoetan kantatuko du.  

Hauek dira Karidadeko masokistak  taldearen kideak: Beñat Lopez, Oier Aizpurua, Josu Landeta, German Kortabarria, Iñigo Kortazar, Aitor Fernandez de Martikorena eta Peio Arondo.

LeartiBai+ taldearen kideak Aissa Intxausti, Josune Aramendi, Garazi Navarro, Nerea Ibarzabal, Xabat Galletebeitia, Oier Azula, Jone Antsotegi, Lurdes Ondaro eta Aitor Ruiz dira. 

 

Saioari buruzko mikronika hemen duzue irakurgai.

 

Hurrengo bi kanporaketak apirilaren 20an izango dira Uribe Kostan: Leioan eskualdeko Leioatik Leioara eta Busturialdeko Troiako Zaldia taldeak lehiatuko dira, eta eskualdeko Pirata bertso-taldea eta Durangaldeko Durangalduek Urdulizen. 

Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean duzue ikusgai.