BBT23: Berrizko finalaurrekoa

 

2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa azaroaren 11n jokatu da Berrizko Olakueta frontoian. Kantuan Aitor Etxebarriazarraga, Eneko Abasolo 'Abarkas', Gorka Pagonabarraga, Iruri Altzerreka, Koldo Gezuraga eta Xabat Galletebeitia bertsolariak aritu dira, Itxaro Juaristi Olaetxea gai-jartzailearen gidaritzapean. Lan puntuagarriak amaitu ostean, Xabat Galletebeitia Abaroak bildu ditu puntu gehien, 616,5. Beraz, abenduaren 16ko finalera sailkatu da zuzenean.

Sailkapena:

Hurrengo saioa azaroaren 18an izango da, Santurtzin, Aitor BizkarraBittor AltubeJone UriaMikel GoirienaTxaber Altube eta Unai Mendiburu bertsolariekin.

Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean duzue ikusgai.