ARABAKO BINAKAKOA: Legutioko saioa

Arabako binakako bertsolari txapelketako finala Legutioko kiroldegian jokatu da maiatzaren 22an, 17:30ean.

Bikote finalistak hauek izan dira: Iñaki Viñaspre Simon (Abetxuku) eta Unai Anda Delika (Ametzaga), Martin Abarrategi Sarrionandia (Aramaio) eta Manex Agirre Arriolabengoa (Aramaio), eta Manuel Bendala Garcia-Donas (Sevilla-Gasteiz) eta Oihane Perea Perez de Mendiola (Zalduondo). Nieves del Alamo izan da aurkezlea eta Eli Plazaolak eman ditu gaiak.

Saioaren bukaeran, ariketa guztiak amaituta, Manex Agirre eta Martin Abarrategi nagusitu dira 828 punturekin eta, beraz, Arabako Binakako lehen edizioko txapeldunak dira.

Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean.