ARABAKO BINAKAKOA: Gasteizko saioa

Arabako binakako bertsolari txapelketako bigarren finalerdia Gasteizko Felix-Petite antzokian izan zen maiatzaren 9an, 17:30ean.

Eli Plazaola izan zen hiru bikote hauen gai-jartzailea: Martin Abarrategi Sarrionandia eta Manex Agirre Arriolabengoa, Peru Abarrategi Sarrionandia eta Beñat Garaio Mendizabal, eta Xabi Igoa Eriz eta Felipe Zelaieta Txurruka.

Ariketa guztiak egin ondoren, Martin Abarrategi eta Manex Agirrek lortu zuten puntu gehien, 662,5 puntu, eta maiatzak 22ko finalera pasatu ziren.

Informazio gehiago Bertsozale Elkarteko webgunean.