Antzinakoa da hitzaren eta dantzaren arteko harremana, eta ez da atzo goizekoa dantzariek bertsolariaren doinura dantzatzen ikustea bera ere. ALBEren 35. urteurrena aitzaki biribila da HITZAREN DANTZA ekitaldi berri eta berrizale honen estraineko agerraldia egiteko. Bertsolariak, musikariak eta dantzariak elkarren lagun eta elkarri eragiten. Ikusgarri bezain entzungarria izango da!
