Sarrera..

Eskoletatik aparte ere, hainbat ekintza egiten dugu urtean zehar, gure ikasleei begira. Tradiziorik luzeena duena gaur egun ESKOLATIK PLAZARA deritzoguna da, eta jaialdi erako bertso-ekitaldi parte-hartzailea da, hezkuntza arautuko ikasleak dituena protagonista, ALBEko bat-bateko taldeetako bertsolari gazteekin batera (ekitaldi honen inguruko informazio gehiago nahi duenak webgune honetan bertan gune propioa duen atalera jo beza, URTEA BETE EKITALDI sailean).

Hortik gora, beste hainbat jarduera ezberdin eskaintzen dugu urtearen planteamendu orokorrean, bakoitzak bere helburu eta ezaugarri propioak dituena.

 

4Ekintzaosagarriaksarrera