Nagusiak

Nagusiak, hau da,  18 urtetik gorakoak, 20:00etan batzen dira beti ALBEren egoitzan. Talde honetan parte hartzaileak eurak arduratzen dira planteamenduaz eta dinamikaz, koordinatzaile baten bitartez (Peru Vidal). 20 bat heldu dabiltza maila honetan, talde bat eta edo bitan antolaturik, asistentziaren eta unearen arabera. Txapelketa garaian beste azpitalde bat bereizten da, berariazko trebaketarako. Era berean, aipatzekoa da hasiberrien taldea, aurton ere sortu dena.
Eskolaren ostean, ohitura zaharra dago inguruko tabernaren batean bertsotan jarraitzeko. Aspaldiko urteotan, AJURIA taberna izan da bertsolari-eskolaren adar nagusia, baina biltzeko lekuarena aldatuz doa denboraren joanean. Antzina ISIDRO taberna izan zen bisitatuena. Gero, AJURIA, eta etorkizunean beste edozein izan daiteke. Baina eskola formalaren osteko “hirugarren denbora” (errugbiaren argotetik harturiko esapidea) honek, berebiziko garrantzia dauka bertsolariaren egite-bidean, honelakoetan publikoaren aurrean kantatu behar izaten baita sarri.

Aurton, 20 lagun inguru dabiltza guztira nagusien taldeetan.

 

3ALBEnnagusiak