XILABA 2021: Izpurako finalaurrekoa

2021ko Xilaba Bertsulari Txapelketako azken final aitzinekoa urriaren 30ean jokatu da Izpuran. 17:00etan, Faustin Bentaberri gelan lehiatu dira Egoitz ZelaiaGillen HiribarrenJohaine SarrailletMaindi Murua BerraOdei Barroso Gomila eta Patxi Iriart Hiribarren bertsolariak.

Odei Barroso izan da 516,5 punturekin saioaren irabazlea eta finalera sailkatuko da zuzenean, azaroaren 13an Donibane Lohizunen jokatuko dena. Patxi Iriart eta Egoitz Zelaia izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

Hurrengo saioa finala izango da. Donibane Loizunen jokatuko da, azaroaren 13an, Amets Arzallus Antia, Odei Barroso Gomila, Maddalen Arzallus Antia, Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren eta Patxi Iriart Hiribarren bertsolariekin.

Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean.