Odei Barroso

  • ERROMOKO SAIOA kartela1

     

    Eguna:Abuztuaren 7an

    Ordua:20:00etan

    Tokia:Erromoko Jai Batzordearen Youtube, Facebook eta Instagram kanaletan

    Bertsolariak:Igor Elortza, Maddalen Arzallus, Odei Barroso eta Imanol Uria.

  • Aurten Erromoko jai ezberdinak ospatuko ditugu! Erromoko Jai Batzordeak onlineko ekitaldi eta ikuskizun ugari eskainiko ditu egunotan, baita bertso saioa ere!

    Ostiral honetan Igor Elortza, Maddalen Arzallus, Odei Barroso eta Imanol Uria izango ditugu bertsotan pantailaren beste aldean, Peru Vidalen gidaritzapean. 

  • Xilaba2021 Amets

     

    2021ko Xilaba Bertsulari Txapelketako finala azaroaren 13an jokatu da Donibane Lohizunen. 17:00etan, 1200 bertsozalebildu dira Jai Alain, Amets Arzallus AntiaMaddalen Arzallus AntiaMaddi Ane Txoperena IribarrenMiren Artetxe SarasolaOdei Barroso Gomila eta Patxi Iriart Hiribarren bertsolarien saioa ikusteko, XILABA txapelketaren azken fasean.

    Buruz burukoan Miren Artetxeeta Amets Arzalluslehiatu dira, eta azkenean, 1012 punturekin, Amets Arzallus izan da 2021ko XILABAko txapelduna.

    Hauxe da finalaren sailkapena:

    1. Amets Arzallus Antia 1012 puntu
    2. Miren Artetxe Sarazola 975 puntu
    3. Odei Barroso Gomila 605 puntu
    4. Maddalen Arzallus Antia 586,5 puntu
    5. Patxi Iriart Hiribarren 562,5 puntu
    6. Maddi Ane Txoperena Iribarren 561,5 puntu

    Finalaren ostean, Miren Artetxe, Odei Barroso eta Maddalen Arzallus 2022. urteko Euskal Herriko Txapelketa Nagusirako sailkatu dira. Amets Arzallus eta Sustrai Colina sailkatuta daude dagoeneko.

    Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean.

    Xilaba2021 Donibane

  • 2021ko Xilaba Bertsulari Txapelketako laugarren kanporaketa urriaren 9an jokatu da Gabadiko Herriko gelan. 17:00etan, 145 bertsozaleren aurrean lehiatu dira Maddi SarasuaEgoitz ZelaiaAmets ArzallusMaindi MuruaJohaine Sarraillet eta Odei Barroso.

    Amets Arzallus izan da 469 punturekin saioaren irabazlea eta zuzenean sailkatuko da urriaren 16an Mauleko finalaurrekora. Saioko bigarren eta hirugarren Odei Barroso eta Maddi Sarasua izan dira, hurrenez hurren.

    Hurrengo saioa Mauleko finalaurrekoaizango da, urriaren 16an, Amets Arzallus, Maddi Ane Txoperena, Maddi Sarasua, Aitor Servier, Kerman Diaz, eta Karlos Aizpurua bertsolariekin.

    Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean.

  • 2021ko Xilaba Bertsulari Txapelketako azken final aitzinekoa urriaren 30ean jokatu da Izpuran. 17:00etan, Faustin Bentaberri gelan lehiatu dira Egoitz ZelaiaGillen HiribarrenJohaine SarrailletMaindi Murua BerraOdei Barroso Gomila eta Patxi Iriart Hiribarren bertsolariak.

    Odei Barroso izan da 516,5 punturekin saioaren irabazlea eta finalera sailkatuko da zuzenean,azaroaren 13an Donibane Lohizunenjokatuko dena.Patxi Iriart eta Egoitz Zelaia izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

    Hurrengo saioa finala izango da. Donibane Loizunen jokatuko da, azaroaren 13an, Amets Arzallus Antia, Odei Barroso Gomila, Maddalen Arzallus Antia, Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarreneta Patxi Iriart Hiribarren bertsolariekin.

    Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean.