JA Muzic - шаблон joomla Mp3
> <
  • Abuztuaren 7an, osteguna, Gorlizko kale-tabernetatik zehar kantuan izango ditugu Inazio Vidal eta Oihana Iguaran bertsolariak. Ibilbidea Elizako plazan hasiko da, 20:00etan, Gentzane Fernandez eta Ander Trabudua musikariek lagunduta.

  • Aurten lehen aldiz, Astrabuduako San Lorenzo jaietan bertso saioa antolatu dugu Berbots Euskara elkartearekin eta Astrabuduako jai batzordearekin elkarlanean. Abuztuaren 9an, 13:30ean, Unai Mendiburu eta Aissa Intxausti bertsolariak Astrabuduako kale-tabernetatik kantuan izango ditugu. Ibilbidea San Lorenzo tabernan hasiko da, eta tabernaz-taberna musikaz lagunduta egongo da. 

  • Urtero lez, jai batzordearekin elkarlanean bi saio antolatu ditugu Erromoko jaietan: bertso jira abuztuaren 9an izango da, 19:00etan, Paule Loizaga eta Aitor Sarriegi bertsolariekin. Bertso saioa abuztuaren 10ean izango da, 19:00etan, eta Andoni Egaña, Eli Pagola, Arrate Illaro eta Gorka Pagonabarraga bertsolariak ziango ditugu kantuan, Beñat Vidal gai-jartzailearen gidaritzapean.

  • Aurten ere Algortako jaietan bertsoez gozatzeko aukera izango dugu uztailaren 30eko31ko eta abuztuaren 1eko bertso saioekin. Urtero bezala, 31n, San Inazio egunean, BERTSO MARATOIAren eguna izango da: eguerdiko saioaren ostean Gure Toki jatetxean bertso bazkaria izango dugu eta, amaitzeko, bertso poteo musikatua ordu txikiak arte. Anima zaitez eta eman izena! 

  • Dagoeneko iritsi gara Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketaren XVI. ediziora. Zeuk nahi duzun gaiari, zeuk nahi duzun bertso moldean, zeuk nahi duzun heldulekutik... adin eta jatorri guztietako bertsozaleen bertso-sortak hartuko ditugu irailaren 30a arte. Urte amaierako ALBE GALA ekitaldian sari bikainak banatuko dizkiegu irabazleei. Gazteontzat aukera aparta! 

  • Otsailetik maiatzera Uribe Kostan egingo diren bertso ekitaldien berri bertsozaleei ematea da agenda honen helburua. Bat egin gurekin eta parte hartu bertsozaleon interes eta atseginerako prestatu ditugun ekimenetan. Lauhilekoa bertsoz bete-betea dator, gorde datak zuen egutegietan!

  • "Edonor izan daiteke bertsolari neurri batean. Bizikletan ibiltzen edonork ikas dezake? Bertsotan, berdin". Horixe esan zuen Xabier Amuriza bertsolari handiak. Eta zuk, bertsotan ikasi nahi duzu? Bada, etorri Algortako Bertsolari Eskolara! ALBEko ateak zabalik dituzu.12 eta 18 urte bitarteko taldean eta helduen taldean izena emateko epea zabalik dago. Gozatu lagun artean bertsoen artean!!!

Hurrengo ekitaldiak:
31
Algortako bertso maratoia
13:00etan
01
Algortako jaietako bertso saioa
11:48etan

Azken berriak

Argitaratze data: 2025-07-31

Urtero lez, jai batzordearekin elkarlanean bi saio antolatu ditugu Erromoko jaietan: bertso jira abuztuaren 9an izango da, 19:00etan, Paule Loizaga eta Aitor Sarriegi bertsolariekin. Bertso saioa abuztuaren 10ean izango da, 19:00etan, eta Andoni Egaña, Eli Pagola, Arrate Illaro eta Gorka Pagonabarraga bertsolariak ziango ditugu kantuan, Beñat Vidal gai-jartzailearen gidaritzapean.

Argitaratze data: 2025-07-29

Aurten lehen aldiz, Astrabuduako San Lorenzo jaietan bertso saioa antolatu dugu Berbots Euskara elkartearekin eta Astrabuduako jai batzordearekin elkarlanean. Abuztuaren 9an, 13:30ean, Unai Mendiburu eta Aissa Intxausti bertsolariak Astrabuduako kale-tabernetatik kantuan izango ditugu. Ibilbidea San Lorenzo tabernan hasiko da, eta tabernaz-taberna musikaz lagunduta egongo da. 

Argitaratze data: 2025-07-23

Abuztuaren 7an, osteguna, Gorlizko kale-tabernetatik zehar kantuan izango ditugu Inazio Vidal eta Oihana Iguaran bertsolariak. Ibilbidea Elizako plazan hasiko da, 20:00etan, Gentzane Fernandez eta Ander Trabudua musikariek lagunduta.

Argitaratze data: 2025-07-16

Aurten ere Algortako jaietan bertsoez gozatzeko aukera izango dugu uztailaren 30eko31ko eta abuztuaren 1eko bertso saioekin. Urtero bezala, 31n, San Inazio egunean, BERTSO MARATOIAren eguna izango da: eguerdiko saioaren ostean Gure Toki jatetxean bertso bazkaria izango dugu eta, amaitzeko, bertso poteo musikatua ordu txikiak arte. Anima zaitez eta eman izena! 

Taldekakoa 2024: Iurretako kanporaketa

Maiatzaren 3an jokatu zen 2024ko Bizkaiko Taldekako Bertsolari Txapelketako azken kanporaketa. Iurretako Goiuria auzoko jaietan lehiatu ziren Durangaldeko Urruxarrak eta Busturialdeko Zapatilapeko txikliek taldeak, 21:00etan. Publikoaren botua etxekoen aldekoa izan zen arren, talde bietako epaileek egin zuten Busturialdekoen alde, eta beraz, azken hauek lortu zuen maiatzaren 25ean Arrigorriagan jokatuko diren finalaurrekoetara sailkatzea.

 

Zapatilapeko txikliek taldearen kideak Alaitz Areitio, Gorka Lazkano, Peru Magdalena, Hodei Zenikaonandia, Txomin Magdalena eta Eneko Abasolo dira.

Urruxarrak  taldea Iker Uriarte, Ibai Amillategi, Julen Ibarguengoitia, Koldo Muñiz, Antton Gorriño, Xabier Enbeita eta Inazio Gonzalo kideek osatzen dute. 

 

Taldekakoaren lehenengo fasea amaitu da, eta erabakita geratu da zeintzuk izango diren maiatzaren 25ean, Arrigorriagan, jokatuko diren finalaurrekoetan kantatuko duten taldeak. Finalaurreko bakoitzeko irabazleak finalean kantatuko du. Ondorengoak izango dira saioak:

Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean duzue ikusgai.

Bertsolariak

 
 

NOR GAREN

LAU LETRATXO izeneko bertsoak orobiltzen du ondoen gure eskolaren funtsa eta izaera:

Lau letratxo elkarren ondoan
akronimoa da, brabo!
eta atzean bertso-eskola bat…
Parkatu, askoz gehiago!
A, L, B eta ondoan E,
ALBE lez ezagunago,
bertsolari bik sortu zutena
gaur baino askoz lehenago.
Laurogeian sortu zuten eta
ez ote dugu arraro
hainbeste urtez iraun izana
bertsogintzaren abaro;
Sekretutxo bat badauka baina
irauteak aroz aro:

ALBEN AHOTSAK UGARI DAUDE
BIHOTZA BAKARRA DAGO!!!

Eskolak ematea

Transmisioa ALBEren helburu estrategiko nagusia dela esan genezake, erratzeko beldur handirik gabe. Bertsolariak sortu nahi ditugu, hitza arte bihurtuko duten bertsolari artistak, hain zuzen ere (35. urteurreneko leloak dioen moduan); eta horrek ondo koipeztutako makineria martxan jartzea eskatzen du, ezinbestean. Eskolatik bertsolari-eskolarako jauzia ematen laguntzeko hainbat irakasle eta laguntzaile ditugu. Eurak dira gure proiektuaren zutabe nagusietako bat. .

Ekitaldien antolaketa

Sustapenak ere garrantzi izugarria dauka gurean, bertsolariek inguru egokia behar baitute, beren dimentsio guztietan garatuko badira. Gure urteroko bertso-agenda ikaragarria da. 30 ekitaldi inguru, haietariko zenbait erreferente argiak direnak Euskal Herri mailan. Halandaze, bide beretik jarraitzeko borondate irmoa daukagu..

Ikerkuntza eta berrikuntza lanak

“Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu” dio esaera zaharrak. Eta horregatik gara gu atzera begiratzen honen zaleak: etorkizunean urrats sendoak eman nahi ditugulako! Une oro ari gara ALBEkideok pentsatzen zer ekitaldi berri sortu, kudeaketa zelan hobetu, emaitzak zelan ugaritu, jende gehiagorengana zelan heldu… Eta arlo horretan ez daukagu bide erdian gelditzeko ezertariko asmorik. Ez horixe!

Elkarlana

Zorionez, gure helburu anbiziotsuak betetzeko ahaleginean ez gaude bakarrik. Bidelagun ditugu erakundeak, elkarteak, eragileak, zaleak… Haiekin batera eta neurri handi batean haiei esker iritsi gara gauden tokiraino, eta haiekin batera jarraitu nahi dugu bidean aurrera. Mila esker guzti-guztioi bihotz-bihotzez!

Sustatzaileak: