JA Muzic - шаблон joomla Mp3
> <
  • Ostegunean, maiatzaren 15ean, Balmasedan eta Orozkon jokatuko dira hurrengo kanporaketak. Azken honetan ALBEko Inazio Vidalek kantatuko du, Ander Sarriugarte, Ander Ucelay, Arkaitz Zipitria, Eneko Barruetabeña eta Irune Basagoiti bertsolariekin batera, Idoia Anzorandiaren gidaritzapean. Zorte on! Sarrerak bertsosarrerak.eus webgunean eskuragai.

  • Hasi dira 2025ko Getxoko Andra Mariko jaiak! Maiatzaren 15etik 18ra bitartean, hainbat ekitaldiz eta ikuskizunez gozatuko dugu eta bertsoak ere ez dira faltako: igandean, 12:30ean, kiroldegiko aparkalekuan kantuan izango ditugu Aritz Landeta, Naroa Torralba, Imanol Uria eta Tomas Lacarta ALBEko bertsolariak. Oihan Diaz izango da gai-jartzailea. Anima zaitezte!

  • Dagoeneko iritsi gara Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketaren XVI. ediziora. Zeuk nahi duzun gaiari, zeuk nahi duzun bertso moldean, zeuk nahi duzun heldulekutik... adin eta jatorri guztietako bertsozaleen bertso-sortak hartuko ditugu irailaren 30a arte. Urte amaierako ALBE GALA ekitaldian sari bikainak banatuko dizkiegu irabazleei. Gazteontzat aukera aparta! 

  • Euria ekarri du maiatzaren hasierak, baina hala ere bertso plazak ugariak dira Bizkaia osoan: Eskolatik Plazara, herriko jaietako saioak, txapelketak, sariketak... Hona hemen ALBEko bertsolariak non abestuko duten hil honetan: 

  • Otsailetik maiatzera Uribe Kostan egingo diren bertso ekitaldien berri bertsozaleei ematea da agenda honen helburua. Bat egin gurekin eta parte hartu bertsozaleon interes eta atseginerako prestatu ditugun ekimenetan. Lauhilekoa bertsoz bete-betea dator, gorde datak zuen egutegietan!

  • "Edonor izan daiteke bertsolari neurri batean. Bizikletan ibiltzen edonork ikas dezake? Bertsotan, berdin". Horixe esan zuen Xabier Amuriza bertsolari handiak. Eta zuk, bertsotan ikasi nahi duzu? Bada, etorri Algortako Bertsolari Eskolara! ALBEko ateak zabalik dituzu.12 eta 18 urte bitarteko taldean eta helduen taldean izena emateko epea zabalik dago. Gozatu lagun artean bertsoen artean!!!

Hurrengo ekitaldiak:
18
Andra Mariko jaietako bertso saioa 2025
12:30etan
24
Berangoko bertso saioa
13:00etan

Azken berriak

Argitaratze data: 2025-05-15

Hasi dira 2025ko Getxoko Andra Mariko jaiak! Maiatzaren 15etik 18ra bitartean, hainbat ekitaldiz eta ikuskizunez gozatuko dugu eta bertsoak ere ez dira faltako: igandean, 12:30ean, kiroldegiko aparkalekuan kantuan izango ditugu Aritz Landeta, Naroa Torralba, Imanol Uria eta Tomas Lacarta ALBEko bertsolariak. Oihan Diaz izango da gai-jartzailea. Anima zaitezte!

Argitaratze data: 2025-05-13

Ostegunean, maiatzaren 15ean, Balmasedan eta Orozkon jokatuko dira hurrengo kanporaketak. Azken honetan ALBEko Inazio Vidalek kantatuko du, Ander Sarriugarte, Ander Ucelay, Arkaitz Zipitria, Eneko Barruetabeña eta Irune Basagoiti bertsolariekin batera, Idoia Anzorandiaren gidaritzapean. Zorte on! Sarrerak bertsosarrerak.eus webgunean eskuragai.

Argitaratze data: 2025-05-12

Dagoeneko iritsi gara Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketaren XVI. ediziora. Zeuk nahi duzun gaiari, zeuk nahi duzun bertso moldean, zeuk nahi duzun heldulekutik... adin eta jatorri guztietako bertsozaleen bertso-sortak hartuko ditugu irailaren 30a arte. Urte amaierako ALBE GALA ekitaldian sari bikainak banatuko dizkiegu irabazleei. Gazteontzat aukera aparta! 

Argitaratze data: 2025-05-06

Udaberria bertsotan sailkapen fasea ostegun honetan hasiko da, maiatzaren 8an, Bakioko eta Munitibarreko kanporaketekin. ALBEko bi bertsolarik hartuko dute parte: Imanol Uria Albizuri Bakioko kanporaketan lehiatuko da eta June Diaz Francok Munitibarrekoan kantatuko du. Zorte on bioi! Saio biak 18:30ean hasiko dira eta sarrerak bertsosarrerak.eus webgunean erosi daitezke.

BBT23: Mungiako kanporaketa

 

2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo kanporaketa urriaren 1ean jokatu da Mungiako Olalde aretoan. Kantuan Araitz Katarain, Izaro Bilbao, Koldo Muñiz, Mikel Goiriena, Peru Vidal Gurrutxaga eta Txaber Altube bertsolariak izan dira, Zihara Enbeita gai-jartzailearekin. Lan puntuagarriak amaituta, Mikel Goiriena Larrazabalek irabazi du, 476.5 punturekin, eta zuzenean pasatuko da azaroaren 18ko Santurtziko finalaurrekora.

Sailkapena:

Hurrengo saioa urriaren 8an izango da, Gernika-Lumon, Arkaitz ZipitriaBittor AltubeIbai AmillategiIker GaritagoitiaJulen Ibarguengoitia eta Mikel Retolaza bertsolariekin.

Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean duzue ikusgai.

Bertsolariak

 
 

NOR GAREN

LAU LETRATXO izeneko bertsoak orobiltzen du ondoen gure eskolaren funtsa eta izaera:

Lau letratxo elkarren ondoan
akronimoa da, brabo!
eta atzean bertso-eskola bat…
Parkatu, askoz gehiago!
A, L, B eta ondoan E,
ALBE lez ezagunago,
bertsolari bik sortu zutena
gaur baino askoz lehenago.
Laurogeian sortu zuten eta
ez ote dugu arraro
hainbeste urtez iraun izana
bertsogintzaren abaro;
Sekretutxo bat badauka baina
irauteak aroz aro:

ALBEN AHOTSAK UGARI DAUDE
BIHOTZA BAKARRA DAGO!!!

Eskolak ematea

Transmisioa ALBEren helburu estrategiko nagusia dela esan genezake, erratzeko beldur handirik gabe. Bertsolariak sortu nahi ditugu, hitza arte bihurtuko duten bertsolari artistak, hain zuzen ere (35. urteurreneko leloak dioen moduan); eta horrek ondo koipeztutako makineria martxan jartzea eskatzen du, ezinbestean. Eskolatik bertsolari-eskolarako jauzia ematen laguntzeko hainbat irakasle eta laguntzaile ditugu. Eurak dira gure proiektuaren zutabe nagusietako bat. .

Ekitaldien antolaketa

Sustapenak ere garrantzi izugarria dauka gurean, bertsolariek inguru egokia behar baitute, beren dimentsio guztietan garatuko badira. Gure urteroko bertso-agenda ikaragarria da. 30 ekitaldi inguru, haietariko zenbait erreferente argiak direnak Euskal Herri mailan. Halandaze, bide beretik jarraitzeko borondate irmoa daukagu..

Ikerkuntza eta berrikuntza lanak

“Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu” dio esaera zaharrak. Eta horregatik gara gu atzera begiratzen honen zaleak: etorkizunean urrats sendoak eman nahi ditugulako! Une oro ari gara ALBEkideok pentsatzen zer ekitaldi berri sortu, kudeaketa zelan hobetu, emaitzak zelan ugaritu, jende gehiagorengana zelan heldu… Eta arlo horretan ez daukagu bide erdian gelditzeko ezertariko asmorik. Ez horixe!

Elkarlana

Zorionez, gure helburu anbiziotsuak betetzeko ahaleginean ez gaude bakarrik. Bidelagun ditugu erakundeak, elkarteak, eragileak, zaleak… Haiekin batera eta neurri handi batean haiei esker iritsi gara gauden tokiraino, eta haiekin batera jarraitu nahi dugu bidean aurrera. Mila esker guzti-guztioi bihotz-bihotzez!

Sustatzaileak: