INAZIO VIDAL, BEÑAT VIDAL eta PAULE LOIZAGA ZUZENEAN FINALAURREKOETARA!

Atzo jokatutako UKBTko kanporaketetan hainbat bertsozale bildu ziren Erandioko Goiko, Ziaboga eta Coliseo tabernetan. Saioak Naiara Etxaizek eta Jon Amezagak gidatuta, kantuan aritu ziren Inazio Vidal, Irene Ezkurra, Xabier Sainz de la Maza, Iñigo Kortazar, Josu Landeta, Xabier Albizu “Txuri”, Galder Bilbao “Txapi”, Beñat Vidal, Unai Mendiburu, Kerman Diaz, Paule Loizaga eta Daniel de Miguel.

Lehen saioa Inazio Vidalek irabazi zuen 247,5 puntu eskuratuz, bigarrena Beñat Vidalek 239 punturekin eta hirugarrena Paule Loizagak 269 puntu batuz, beste bertsolariak gainontzekoen puntuazioaren zain geratu dira.

Lehenik hasierako agurra kantatu zuten ondoren zortziko handian eta txikian binaka aritu ziren eta bukatzeko hitza gaitzat emanda bakoitzak bertso bat.

Arratsalde osoan zehar giro paregabea egon zen bertsolariak gogotsu aritu ziren eta entzuleak ere adi adi.

Horrela geratu ziren Erandioko kanporaketetako saioak:

Lehen saioa:

Inazio Vidal 247,5 puntu

Iñigo Kortazar 196 puntu

Xabi de la Maza 186,5 puntu

Irene Ezkurra 182,5 puntu

Bigarren saioa:

Beñat Vidal 239 puntu

Josu Landeta 190 puntu

Galder Bilbao "Txapi" 187,5 puntu

Xabier Albizu "Txuri" 179 puntu

Hirugarren saioa:

Paule Loizaga 269 puntu

Unai Mendiburu 268 puntu

Kerman Diaz 248 puntu

Daniel de Miguel 207,5 puntu


Txapelketa aurrera eraman ahal izateko ezinbestekoa izan da gai jartzaile taldean aritu diren Nahikari Ayo, Aitor Fdez. de Martikoena, German Kortabarria, Jon Amezaga, Olatz Larrinaga, Naiara Etxaiz, Miren Loizaga eta Goizalde Atxutegiren lana. Baita Joseba Santxoren gidaritzapean epaile lanetan aritu diren Josu Arroyo, Leire Iriondo, Aitor Fernandez Martikorena, Nagore Uribe-Etxebarria eta Araitz Lasa eta idazkari lanetan Karmele Elosegi eta Arkaitz Gomezeen lana ere. Eskerrik asko!

Hurrengo kanporaketak datorren ostiralean, martxoaren 16an, Algortan jokatuko dira, 19:00etatik aurrera Saniko, Tunel Boca eta Villamonte tabernetan.

Argazkiak eta bertsoaldiak ikusteko sakatu hemen.

Erandioko kanporaketetako mikronika irakurtzeko sakatu hemen.