Txapeldunen adiskidantzako txapelketa

  • Saio ederra, luzea eta mamitsua. Gaiak ugariak eta onak. Bertsolarien maila sano ona eta euren jarrera ere aparta. Lehenengo atalaren ostean, Beñat Gaztelumendi, Jone Uria, Maialen Arzallus eta Asier Azpiroz sailkatu ziren. Gero, Maialenek eta Asierrek jokatu zuten buruz burukoa. Azkenean, Asier Azpiroz “Azpi” bertsolari donostiarra gailendu zen. Bertsoak entzuleek epaitu zituzten, argazkidun txartelenbitartez.