Txaber Altube

  • BBT2021 Larrabetzu

    2021ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa Larrabetzun izan da, abenduaren 4an. 17:00etan, Larrabetzuko frontoian, 700 bertsozale ingururen aurrean lehiatu dira Ander ElortegiEneko Abasolo 'Abarkas'Jone UriaJulen ArzanegiNerea Ibarzabal eta Txaber Altube bertsolariak.

    Saioaren irabazlea Nerea Ibarzabal izan da 542,5 punturekin, eta zuzenean sailkatu da abenduaren 18an Bilbon jokatuko den finalean. Jone Uria eta Txaber Altube izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

    Hurrengo saioa finala izango da, abenduaren 18an, Bilbo Arenan.Hauxek dira finalean kantatuko duten bertsolariak: Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Etxahun Lekue Etxebarria, Gorka Pagonabarraga Agorria, Jone Uria Albizuri, Nerea Ibarzabal Salegi, Onintza Enbeita Maguregi eta Xabat Galletebeitia Abaroa.

    Informazio gehiago Bertsozale elkartearen webgunean.

  • 2021ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketa Ortuellanjokatu da urriaren 16an. Gorbea Aretoan lehiatu dira Julen Ibarguengoitia Ordorika, Peru Vidal Gurrutxaga, Asier Alcedo Cano, Txaber Altube Sarrionandia, Garikoitz Sarriugarte Onaindia eta Mikel Retolaza Etxebarria bertsolariak.

    Saioaren irabazlea Txaber Altube izan da 484,5 punturekin, eta zuzenean sailkatu da abenduaren 4an Larrabetzun jokatuko den finalaurrekoan. 

    Hurrengo saioa Mungian izango da, urriaren 23an, Aissa Intxausti, Aitor Etxebarriazarraga, Arkaitz Zipitria, Koldo Gezuraga, Oihana Bartraeta Paule Loizaga bertsolariekin.

    Informazio gehiago Bertsozale elkartearen webgunean.