Saioa Alkaiza

  • Pikuxar Euskal Txokoak antolatutako Aixita sariketaren lehen edizioa Irurtzunen jokatu zen larunbatean, maiatzaren 15ean. Eli Pagolak bildu zituen puntu gehien, ALBEko Imanol Uriarekin buruz burukoan aritu ondoren. Zorionak!

  • Aurten abenduaren 22an bertso loteria tokatuko zaigu, egun berorretan izango baita ALBEren bertso urteari azken brotxea ipiniko dion ALBE GALA

    Egitarau mamitsua prestatu dugu, eta gogoratu oraingoan 12:00etan hasiko dela ekitaldia, eta arratsaldeko 18:30ak arte luzatuko dela, koktel-otordua barruan dela. Deitu edo emaildu lehenbailehen, gonbidapena eskatzeko!

  • Orain dela hiru urte berreskuratu genuen bertso bazkari klasikoa Algortako Patxeko Etxean egingo dugu aurtengoan. Apirilaren 30ean, larunbatean, bazkari eder baten ostean Saioa Alkaiza eta Amets Arzallus bertsolarien hitz neurtuekin gozatzeko aukera izango dugu. Animatu eta eman izena lehenbailehen!
  • Asteartean, uztailaren 26an, Gorlizko jaietan bertsotan izango ditugu Andoni Egaña, Maddi Ane Txoperena, Saioa Alkaiza eta Aitor Etxebarriazarraga. Bertso saioa 20:00etan hasiko da Ibarreta plazan, Beñat Vidal gai-jartzailearen gidaritzapean.

  • Eguna: apirilaren 30a

    Ordua: 14:30

    Tokia: Patxeko etxea, Algorta

    Bertsolariak: Saioa Alkaiza eta Amets Arzallus

  • Eguna: uztailaren 26a

    Ordua: 20:00

    Tokia: Elizako plaza

    Bertsolariak: Aitor Etxebarriazarraga, Maddi Ane Txoperena, Saioa Alkaiza eta Andoni Egaña

    Gai-jartzailea: Beñat Vidal

    Informazio gehiago hemen

  • Igande honetan, ekainaren 26an, Sopelako San Pedro jaietako egun morean bertso saioa izango dugu txosnagunean, 12:00etan. Saio feminista izango da aurtengoa, Naroa Torralba, Oihana Bartra, Onintza Enbeita eta Saioa Alkaiza bertsolariekin. Miren Loizaga izango da gai-jartzailea.

  • 2021ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala Iruñean jokatu da, azaroaren 28an. 17:00etan, 1.750 bertsozale inguru elkartu dira Iruñeako Anaitasuna kiroldegian aurtengo finalistak lehian ikusteko: Eneko Fernandez MaritxalarEneko Lazkoz MartinezJoanes Illarregi MarzolJosu Sanjurjo AlzuriJulio Soto EzkurdiaSaioa Alkaiza GuallarXabat Illarregi Marzol eta Xabier Silveira Etxeberria.

    Buruz-burukoan Saio Alkaiza eta Eneko Lazkoz ibili dira, eta azkenean txapela Saioa Alkaizak jantzi du.  Hauek izan dira finaleko puntuazioak:

    1. Saioa Alkaiza..................995 puntu
    2. Eneko Lazkoz.................992 puntu
    3. Julio Soto........................627,5 puntu
    4. Joanes Illarregi...............596 puntu
    5. Xabier Silveira................592,5 puntu
    6. Xabat Illarregi.................582,5 puntu
    7. Josu Sanjurjo.................580,5 puntu
    8. Eneko Fernandez..........573 puntu

    Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean.

  • 2021ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako bigarren final-laurdena urriaren 9an izan da Tafalla herriko zineman. 17:30ean, 150 bertsozaleren aurrean lehiatu dira Alazne Untxalo ErregerenaEkhiñe Zapiain ArlegiEneko Lazkoz MartinezErika Lagoma PombarSaioa Alkaiza Guallar eta Urko Gartzia Aleman bertsolariak.

    Eneko Lazkoz izan da 357,5 punturekin saioaren irabazlea eta zuzenean sailkatuko da azaroaren 6an Berriozarren egingo den finalaurrekora. Saioa Alkaiza eta Erika Lagoma bigarrren eta hirugarren zian dira, hurrenez hurren.

    Hurrengo saioa Zangozan izango da urriaren 10ean,  Joanes Illarregi, Mikel Lasarte, Oier Lakuntza, Sarai Robles, Xabat Illarregieta Xabier Silveira bertsolariekin.

    Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean.

  • Eguna: ekainaren 26a

    Ordua: 12:00

    Tokia: Txosnagunea

    Bertsolariak: Naroa Torralba, Oihana Bartra, Onintza Enbeita eta Saioa Alkaiza.

    Gai-jartzailea: Miren Loizaga