Oihan Diaz

  • 2022ko Uribe Kostako Bertsolari Txapelketari martxoaren 4an emango diogu hasiera! 24 bertsolari trebe lehiatuko dira martxoaren 4an eta 11n Erromon eta Gorlizen, eta apirilaren 2an Algortan jokatuko dira azken faseak. Nork jantziko ote du Uribe Kostako txapela?

  • Bertsolari Gazteen XXIX. BBK Sariketaren finalagaur jokatu da, azaroaren 29an, Bilboko BBK Salan. URIBE KOSTA eta LEA-ARTIBAI taldeen arteko lehian, URIBE KOSTA nagusitu da azkenean. Zorionik beroenak denoi!

  • Udagoiena hasi da eta jo ta ke dihardute ALBEko bertsolariek. Jaialdi, txapelketa eta era guztietako saioetan arituko dira hilabete honetan!

  • Portu Zaharreko kultur astea urriaren 21etik 24ra ospatuko da, Barne Barnetik kolektiboak antolatuta. Urriaren 23an, larunbatean, Miren Amuriza, Jone Uria, Oihan Diaz eta Gorka Pagonabarraga bertsolariak kantuan izango ditugu Jon Amezagaren gidaritzapean. Aurretik izena ematea ezinbestekoa izango da!

  • Euskal Herriko 6 bertsolari gazte lehiatuko dira  Abra Sariaren 21. edizioan. Otsailaren 11n izango da, ostiralean, otordu bizkorgarri baten osteatxon. Ekitaldia Algortako Azebarri elkartearen kultur txokoan egingo da, 19:00etan hasita.