Miren Amuriza

  • BBT2021 Etxebarria

    2021ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa Etxebarrian izan da, azaroaren 21ean. 17:00etan, Etxebarriako frontoian, 500 bertsozaleren aurrean lehiatu dira Gorka PagonabarragaIbon AjuriagojeaskoaImanol UriaMiren AmurizaOnintza Enbeita eta Paule Ixiar Loizaga bertsolariak.

    Saioaren irabazlea Gorka Pagonabarraga izan da 529 punturekin, eta zuzenean sailkatu da abenduaren 18an Bilbon jokatuko den finalean. Onintza Enbeita eta Miren Amuriza izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

    Hurrengo saioa Galdakaoko Urreta kiroldegian izango da, azaroaren 27an, Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Etxahun Lekue Etxebarria, Josune Aramendi Perez, Oihana Bartra Arenaseta Xabat Galletebeitia Abaroa bertsolariekin.

    Informazio gehiago Bertsozale elkartearen webgunean.

  • Eguna: Urriaren 23a, larunbata

    Ordua: 12:00etan

    Tokia: Portu Zaharra

    Bertsolariak: Jone Uria, Miren Amuriza, Gorka Pagonabarraga eta Oihan Diaz

    Gai-jartzailea: Jon Amezaga

  • Portu Zaharreko kultur astea urriaren 21etik 24ra ospatuko da, Barne Barnetik kolektiboak antolatuta. Urriaren 23an, larunbatean, Miren Amuriza, Jone Uria, Oihan Diaz eta Gorka Pagonabarraga bertsolariak kantuan izango ditugu Jon Amezagaren gidaritzapean. Aurretik izena ematea ezinbestekoa izango da!