Josu Landeta

  • Gaur, 17:00etan, Getxoko Andra Mariko jaietako txupinazoak ekitaldi gehienei hasiera emango dio. Igandean, maiatzaren 15ean, bertso saioa izango dugu kiroldegiko aparkalekuan. 12:30ean hasita, ALBEko bertsolariak izango ditugu kantuan: Inazio Vidal, Josu Landeta, June Diaz eta Unai Mendiburu. Imanol Uria izango da gai-jartzailea. Anima zaitezte!

  • Eguna: maiatzaren 15ean, igandea

    Ordua: 12:30

    Tokia: Kiroldegiko aparkalekuan

    Bertsolariak: Inazio Vidal, Josu Landeta, June Diaz eta Unai Mendiburu

    Gai-jartzaile: Imanol Uria

  •  Martxoko hilabetea bertsoz beteta egongo da aurten. Txapelketetan, saio musikatuetan eta jaialdietan kantatuko dute ALBEko bertsolariek:

  • Ostiralean, martxoaren 11n, Gorlizen jokatuko dira Uribe Kostako Bertsolari Txapelketarenazken hiru kanporaketak. 12 bertsolarik hartuko dute parte, eta saio bakoitzeko irabazleak zuzenean lortuko du finalaurrekoetan sartzea. Gainontzeko bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira. Zorte on guztioi! 

  • Ostiralean, martxoaren 11n, Uribe Kosta Bertsolari Txapelketako azken hiru kanporaketak jokatu ziren Gorlizen. Unai Mendiburu, Imanol Uria eta Paule Loizaga izan ziren haien saioetako irabazleak eta apirilaren 2ko finalaurretara pasatuko dira zuzenean. Beste bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira.

  • 2022ko Uribe Kostako Bertsolari Txapelketari martxoaren 4an emango diogu hasiera! 24 bertsolari trebe lehiatuko dira martxoaren 4an eta 11n Erromon eta Gorlizen, eta apirilaren 2an Algortan jokatuko dira azken faseak. Nork jantziko ote du Uribe Kostako txapela?

  • Aurten ere jaialdi formatua izango du Hitzaren Dantza ekimenak. Anjel Mari Peñagarikano, Oihana Iguaran eta Paule Loizaga bertsolariek artista hauekin batera kantatuko dute: Dangiliske taldea eta Nagore Clemente musikari eta dantzariak, Josu eta Aritz Landeta musikari eta kantariak, Haizea Hormaetxea eta Gorka Granado dantzariak eta Jon Ortega eta Karlos Galan txalapartariak.