Joanes Igeregi

  • Ostiralean, martxoaren 4an, emango diogu hasiera 2022. urteko Uribe Kostako Bertsolari Txapelketari. 12 bertsolarik hartuko dute parte Erromon izango diren hiru kanporaketa saioetan. Saio bakoitzeko irabazleak zuzenean lortuko du finalaurrekoetan sartzea, eta gainontzeko bertsolariak  puntuazioaren arabera sailkatuko dira. Zorte on! 

  • Ostiralean, martxoaren 4an, Erromon izan ziren Uribe Kosta Bertsolari Txapelketako lehen hiru kanporaketak. Peru Vidal, Jone Uria eta Arrate Illaro izan ziren haien saioetako irabazleak eta apirilaren 2ko finalaurretara pasatuko dira zuzenean. Beste bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira.

  • 2022ko Uribe Kostako Bertsolari Txapelketari martxoaren 4an emango diogu hasiera! 24 bertsolari trebe lehiatuko dira martxoaren 4an eta 11n Erromon eta Gorlizen, eta apirilaren 2an Algortan jokatuko dira azken faseak. Nork jantziko ote du Uribe Kostako txapela?