Jaialdi Mundiala: Zelako izena, halako izana!!!

  • Urtero bezala, aurten ere jendez bete zen hilaren 6an Bihotz Alai enparantza, bertso-saio Mundialean zer ikusiko zain.  Nor edo nor iazko urteurreneko saio gogoangarriak langa goregi utzi ote zuen beldurrez baldin bazegoen ere, ez zuen inork hutsik egin, ez gai-jartzaile taldeak, ez aurkezleak, ez bertsolariek, ezta publikoak ere! Bertsolariak ere, beste behin, goi mailakoak izan ziren; aurtengoan Andoni Egaña, Fredi Paia, Jone Uria, Alaia Martin, Igor Elortza eta Julio Soto ibili ziren kantuan.