hitzaren dantza 2022

  • Irailaren 18an, goizeko 11:00etatik aurrera, Algortako plazak eta kaleak bertsoz, doinuz eta dantzaz beteko dira HITZAREN DANTZAn. Bi urteren ostean, ZAZPI JAUZI KALEJIRA formatua berreskuratuko dugu, Algortako zazpi plazetan bertsotan, dantzan eta kantuan egiteko Uribe Kostako dantza eta kanta taldeen laguntzaz. Animatu zeuek ere hitza dantzan jartzera!