Edonor bertsozaletzeko moduko hasiera

  • Abian da 2016ko Uribe Kostako Bertsolari txapelketa. Hogeitalau bertsolarik ekin diote eskualde hiperbertsozale honetako aurtongo txapel preziatua lortzeko bideari. Leioako kanporaketan, otsailak 5, hamabi bertsolari lehiatu ziren hiru tabernatan. Egin beharreko lana: hasierako agur puntuagarria, ofizioan hiruna bertso zortziko nagusian, beste hiruna zortziko txikian, eta bertso bat hitz bat gaitzat emanda.