Bertsokera klasikoa Jon Aurreren eskutik

  • Gure bat-bateko bertso-eskolarako osagai egokia topatu dugulakoan gaude. Gure bertsolari gazteek etorria dute, teknika onaren jabe dira, mikro aurreko ausardiarik ez dute falta. Baina batzuetan bertsolari eta bertsojartzaile klasikoei ez diegu behar beste denbora eskaintzen. Eta ez da bertsolarien edo bertsozaleen errua; egungo bizimodu estresagarriaren errua da, inorena izatekotan.