balkoitik balkoira

  • Eguna: ekainaren 26a, ostirala

    Ordua: 19:00

    Lekua: Azebarri Kultur Elkartea

    Bertsolariak: Sustrai Colina eta Nerea Elustondo

    Sarrera mugatuak, izen ematea ezinbestekoa: 605 704 385 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

  • Eguna: ekainaren 24a, barikua

    Ordua: 21:30

    Tokia: Algortako Portu Zaharra

    Bertsolariak: Unai Iturriaga eta Nerea Elustondo

  • Eguna: ekainaren 18a

    Ordua: 20:00

    Lekua: Zabala ikastola

    Bertsolariak: Jone Uria eta Oihana Iguaran

  • Bi urte luzeren ostean, bertso ekitaldi mitiko honen XXIV. edizioa Algortako Portu Zaharrera itzuliko da ekainaren 24an, ostiralean. 21:30ean, Unai Iturriaga eta Nerea Elustondo bertsolariak Etxetxu plazako balkoietara igo eta kantuan hasiko dira bertsozaleen gozamenerako. Anima zaitezte!

  • ALBEk 1999. urtean hasitako tradizioari jarraituz, Sustrai Colina eta Joanes Illarregi bertsolariak Algortako Portu Zaharreko balkoietatik kantuan izango ditugu ekainaren 16an. 21:30eanhasiko dira, bertsozaleen gozamenerako. Anima zaitezte!

  • ALBEren lehenengo Balkoitik Balkoira 1999an egin zen Andoni Egaña eta Sebastian Lizasorekin. Aurten barnealdean egingo da lehendabiziko aldiz, eta beti bezain gogoangarria izango da! Ostiralean, ekainaren 26an, Azebarrin elkartuko gara Sustrai Colina eta Nerea Elustondo kantuan ikusteko. Eman izena orain!

  • 23 urte joan dira ALBEk lehenengo Balkotik balkoira egin zuenetik, 1801eko Villabonako saioa gogoan. Aurtengoan, mugak muga, tradizio luzeari eutsiko diogu, baina ekitaldian zerua barik, Algortako Zabala ikastetxeko karpa izango dugu aterpe. Karpapea bertsoz janztea eta gure gogoa piztea Jone Uria eta Oihana Iguaran bertsolarien esku. Ekainaren 18an, ostiralean, bertan nahi zaituztegu. Eman izena tokiak amaitu orduko!