Arantzatik Astrabudura!

  • Eguerdiko 12:00etan zen hitzordua, Astrabuduko Trabudu plazan, hain zuzen ere. Tantaka heltzen joan ginen albekideak poteoa hasteko adostutako “Primera linea” tabernara. Eta han, lehen lerroan, inongo lubakiren beharrik gabe, zain geneuzkan ordurako Beratik heldutako Patxi eta Aitor. Albekideok, lubakirako joerarik ez dugu izaten, baina badaezpada beti gurekin eramaten dugun nolabaiteko defentsarako arma atera genuen, Landetar bat eskusoinuarekin. Ez, ez da gerlari on bat arma batekin, konbinazioa bera da arma.