ALBEko gazteen bertso txinpartak

  • Urteetan zehar egin izan dugun moduan, aurten ere, 2017an, ez zen bertsorik falta izan Algortako sanjuanadan. Arratsaldeko zortziak aldera, eta sua oraindik piztu gabe zegoelarik, hasi ziren kantuan ALBEko gazteak, Paule Loizaga, Unai Mendiburu, Kerman Diaz, Irene Ezkurra, Naroa Torralba eta Maddalen Ruesgas, Joseba Santxo gidari zutelarik.