ALBE GALA 2021

  • Baditugu Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketaren 14. edizioaren irabazleen izenak! Haien lanak ALBE GALA ekitaldian ezagutuko ditugu, abenduaren 12an.Sari-emateaz gain, aparteko bertso saioa eta otordu gozo-gozoa edukiko dugu zain.
     
  • Eguna: Abenduaren 12a, igandea

    Ordua: 12:00

    Tokia: Igeretxe

    Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña eta ALBEko bertsolariak

    Musikariak: Josu eta Aritz Landeta

    Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketako sari-banaketa

  • Hurrengo igandean, abenduaren 12an, bertso urteari amaiera emango diogu Igeretxe hotelean. Aurtengo ALBE Galan Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketaren sariak banatuko dira. Horrez gain, bertso saio oso erakargarri bat izango dugu Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta ALBEko bertsolariekin. Amaitzeko cocktail bazkari batez gozatuko dugu, Josu eta Aritz Landetaren musikaz girotua!