Abrako urak bertso saio ederraren lekuko

  • ABRAko golkoak ere nabaritu zuen mikro eta mahai bueltan sortu zen giro ederra. Otsailaren 17an jokatu zen bertsolari gazteen XVI. Abra Saria. Aurtengoa leku berezi batean,  Ereagan dagoen La Ola jatetxean, hondartzaren gainean eta itsasoaren parean. Bertsozalez mukuru bete zen gela, bertso artean igeri egin eta bustitzeko asmoz. Hala, urtero legez, arratsalde-iluntze pasa eder batez gozatzeko aukera izan zuen bakoitzak.